XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. Merkantziagintzá presiditzen duten legeek gero eta efikazia handiago eta inportantzia nabariago bat dute.

Geldiezinezko konkurrentzia.

Fabrika bakoitzaren barneko erakunde soziala eta egintza osoaren anarkia sozialaren arteko kontraesana.

C. Alde batetik makineriaren hobeagotzea, konpetentziák fabrikadun bakoitzari jarritako manamendu agintaria berau, eta bide batez honekin gero eta langile gehiago baztertzen dira: erreserba-armada industriala.

Beste alde batetik, mugagabeko egintza-hedakuntza bat, konpetentziák fabrikadun guztiei eredu inposagarri bezala erabilia.

Alde bietatik egintzaindarren ohi ez bezalako aurreramendu bat, eskaintza handiago bat eskaria baino, superegintzá, merkatuen asetzea, hamar urtean behingo krisisaldiak, gurpil zoroa: hemen egintzabide eta produkto-superoparotasuna, eta han, lanik eta bizibide gabeko langileak.

Baina egintzaren eta ongitasun sozialaren palanka biok ezin konbina daitezke, egintzamodu kapitalisták egintzaindarrei eragitea eta produktoei zirkulatzea galerazten dielako, aurretik kapital bilakatzen ez badira: beren superoparotasunák berák eragozten diena hain zuzen.

Kontraesana larritu egiten da, azkenez kontrazentzu bat bihurtu arte: egintzamodua trukebidearen kontra erreboltatzen da.

Burjeseriák ez du bere burua gai ikusten beraren egintzaindar sozial propioak zuzentzen segitzeko.

D. Egintzaindarren izaera sozialaren onhartze partziala, kapitalistei berei indarrez aterá.

Egintza- eta garraio-erakunde haundiez jabetzea, lehen elkarte anonimoen aldetik, gero trusten aldetik eta askenez Estatuaren partetik.